ZERBITZUAK

KUDEAKETA EGOKI BATEN ZUTABEA

Beti PUBLIZITATEA esan dioguna, horixe da egiten duguna. Gertatzen dena da, konpetentzia eta talentu handia dagoela, eta agentziak alor ezberdinetan espezializatzen joan direla, hala nola, HARREMAN PUBLIKOAK, BRANDINA, SOCIAL MEDIA, DISEINU GRAFIKOA eta HEDABIDEEN PLANIFIKAZIOA. Horrela ikusita, publizitatea merkataritza-komunikazio osoa barnebiltzen duen kontzeptua izatetik, eskura dauzkagun hainbat komunikazio-teknika bat gehiago izatera pasa da. Horregatik, askok geure burua komunikazio agentzia izateko hautua egin dugu/dute. Hala ere, kontzeptu hori hain da zabala, praktikan erabilgaitza ere badela, kontuan hartu behar baita enpresa eta profesional asko eta anitzak agertzen direla izenburu horren azpian: agentziak, egunkariak, telebista-aurkezleak e.a. Laburbilduz: modu orokor batean betiko publizitate agentzien alorrean gaude, baina lan molde osoago eta perfekzionatuago batekin. Hori esanda, zer da zuregatik egin dezakeguna, zehatz mehatz? Adi egon datozen azalpen hauei, baina hasteko, har ezazu hau gogoan: komunikazioan ematen duzun dirua ondo kudeatzen lagunduko dizugu, zure komunikazioa ondo antolatuz eta lan ordenatua eginez.