MARKAGINTZA
Pentsa ezazu negozioan markan baino lehenago.
Eta izan nahi duzun bizimoduan ere pentsa ezazu.
Ekaitz, Iñaki, Begoña eta Ixmenek proiektuan jarritako gogoak halako indarra zuen non bilerak ia-ia turismo aktiboaren eta abenturaren mundua aldatzeko iraultza-komite bihurtzen ziren. Hala ere, azterketak bi pauso atzera egitea eskatzen zuen, negozioak ahalbidetzen baitu marka, ez markak negozioa. Gainera, faktore kulturalak garrantzia hartzen zuen bileratik bilerara: nola bizi nahi zuten euren bizitza pertsona horiek guztiek? Aspektu estrategiko eta ideologiko guztiak destilatu ostean, gure proposamenak bi negozio ezberdin bereizten zituen, horrek esan nahi duen guztiarekin. Negozioak, markak, enpresak eta bizitzeko aukera ideologiko zehatzak konbinatu behar horrek buru-hauste asko eman zituen hasieran, baina lasaitasun handia gero.


